XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); beraz, ahal zitekeen heinean azienda haiek hiltzea aholkatzen zen behingoz.

Akabo!, eritzi hark okasiatzen zuen oraindanik sekula inongo historian izanikako maribroilo handiena.

Txoriak, tira!, kaiola zabaldu eta jaregin egingo zitzaien.

Gero, han ikusten ziren kaleetako zuhaitzetan hainbeste perikito eta kanario, noramen tinko gabe galduta bezala beren sen atrofiatuan.

, esaten zen, .

Baina, oi ene! Eta, zakurrak? Ez ba, ezta; lehenago bere aldian leku emango zitzaion beste 36 bati Franco eta guzti, zakurrak hain basati sarraskatuko ziren baino.

Lankrima zoroenez negar egiten zuen jende ttottozainak eta gainetiko bestelakoek ere frankok.

Askok ziotenez, baldin barrabaskeria hura nola edo hala hirian kanpatzen bazen, pentsa zezaketen gobernariek beste Esquilache baten matxinada edo zerbait okerragorik ez zela faltako errudunak epaitu eta urkatzeko.

Jakina, irrati, telebista eta prentsak, laster aditzera emango zuten alegia, ohar hura ere ez zela erru deskabal bat ezer beste.

Eta, biharamunean, inoiz sekula bestetan baino zakur ugariago agertzen ziren bazterretan, sokatik hartu eta nonahi pasiarazteko: , ahomenta ohi zuen populoak, (...).